Basilika bete jende bildu dute Bizkaiko Marijesien topaketek Lekeition
Lea-Artibaiko talde batek eta Busturialdeko bostek parte hartu dute topaketan. Kantuan aritu den talde bakoitzak herritik herrira hainbat ezaugarri badirela erakusteko aukera eduki duMarijesien VIII. topaketa egin zuten Lekeitioko Andra Mariaren Zerura...
Lea-Artibaiko talde batek eta Busturialdeko bostek parte hartu dute topaketan. Kantuan aritu den talde bakoitzak herritik herrira hainbat ezaugarri badirela erakusteko aukera eduki du
Marijesien VIII. topaketa egin zuten Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzearen Basilikan, zapatuan. Lekeitioko Gora Buru Kultur Elkarteak antolatuta, Bizkaiko bederatzi taldek Marijesiak modura ezagunagoak diren Gabon koplak edo Abenduko kantak abestu zituzten, basilika bete jenderen aurrean.Honako herrietako taldeak elkartu ziren Lekeition: Ea, Ariatza (Muxika), Gautegiz-Arteaga, Oromiño (Iurreta), Ibarrangelu, Mendiola (Abadiño), Iurreta, Lekeitio eta Gernika-Lumoko taldeek jardun zuten kantuan.
Hain zuzen ere, Gabonen atarian Lea-Artibain, Busturialdean edota Durangaldean abesten dituzten erronda kantuak hurretik ezagutzeko aukera egon zen. Banan-banan abestu zituzten.
Norbere eran
Kantuan aritu zen talde bakoitzak herritik herrira hainbat ezaugarri ezberdin badirela erakutsi zuten: talde osatzeko modua, kantua bera, egun bakar batean edo bederatzi egunetan abestea, musika soinuagaz edo ahots hutsez abestea, makilekin edo barik… Eta zehaztasun horiek ezagutzeko aukera egon zen taldeetako arduradunen eskutik, kantuan hasi aurretik.
Ekitaldiagaz amaitzeko, Hator, hator abestu zuten bederatzi taldeek, basilikan batutako ikus-entzuleekin batera.