Trontzako talde mistoen Promozio Txapelketaren finala jokatuko dute etzi
Bizkaiko sei bikotek Arratzun lehiatuko dute finala. Ereñoko Iker Murueta Euskadiko txapeldunak eta Arratzuko Asier Zubiaga azpitxapeldunak desafioa burutuko dute frontoianTrontzako talde mistoen Promozio Txapelketaren finala jokatuko dute Arratzun, d...
Bizkaiko sei bikotek Arratzun lehiatuko dute finala. Ereñoko Iker Murueta Euskadiko txapeldunak eta Arratzuko Asier Zubiaga azpitxapeldunak desafioa burutuko dute frontoian
Trontzako talde mistoen Promozio Txapelketaren finala jokatuko dute Arratzun, domeka eguerdian. Bizkaiko trontzalari onenek bikoteka lehiatuko dute finala, eta tartean daude bertoko bi eskualdeetako ordezkariak.Hala eta guztiz ere, hori ez da izango herri kirol saio bakarra. Arratzura bertaratzen direnek harrizulatze desafioaz gozatzeko aukera edukiko dute frontoian, 13:00etatik aurrera.
Ereñoko Iker Murueta Euskadiko txapeldunak eta Arratzuko Asier Zubiaga azpitxapeldunak 2.000 euro jokatuko dituzte. Ordu erdiko proba izango da, eta lehen ordu laurdena pasatuta, harriz aldatuko dute. Bizkaiko Herri Kirol Federazioak arautuko du, eta harrizulatzaileek antidopin kontrola pasatuko dute.
Trontzako talde mistoen Promozio Txapelketaren finalean sei bikote bizkaitar ariko dira nor baino nor gehiago.
Arkaitz Ispizua eta Batirtze Ispizua bermeotarrek, Salva Erleaga eta Naroa Arrieta, Bingen Erleaga eta Pilar Rodriguez eta Iraide Gezuraga eta Beñat Obieta arratzuarrek lehiatuko dute finala, eta Nabarnizko Santi Zubizarretak Getxoko Nerea Egurrolagaz parte hartuko du. Finaleko beste bikotea Mikel Agirre ondarrutarrak eta Karmele Gisasola mallabiarrak osatuko dute.