Servini epaileak lekukotza hartuko dio Julia Lanasi
Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaileak lekukotza jasoko dio Julia Lanas Zamakola gernikarrari abenduaren 16an.Hain justu, 12:00etarako dauka ordua jarrita 96 urteko Gernika-Lumoko bizilagunak deklaratze...
Hain justu, 12:00etarako dauka ordua jarrita 96 urteko Gernika-Lumoko bizilagunak deklaratzeko.
Hori dela eta, Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Aurkako Euskal Plataformako kideek elkarretaratze bat egingo dute aipatutako egunean eta orduan, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean. Hala, kereila hori ikertzeko dauzkaten zailtasunak eta oztopoak salatuko dituzte.
Servini epailea Gernika-Lumoko epaitegian egon zen 2014ko maiatzean. Hain zuzen, Busturiko Julen eta Elisa Calzada neba-arrebei deklarazioa hartzera etorri zen argentinarra. 1937. urtean Busturian fusilatu zuten haien aita Doroteo Calzada.
Aurtengo maiatzean, gainera, Gernika-Lumoko epaitegiari eskatu zion Servinik fusilatuta hil zuten Jose Sagarna apaizaren iloba Gorka Sagarnari deklarazioa har ziezaion, eta hala egin zuten.