Parke osasuntsua erabiltzen ikasteko ikastaroa urtarrilean hasiko da
Lehenengo saioa urtarrilaren 17an izango da, eta ondoren, martitzenero batuko dira, 10:00etatik 11:00etara. Turismo Bulegoan edo kiroldegian eman behar da izenaAstean egun batez parke osasuntsuko soinketa makinak nola erabili ikasteko ikastaroa eskaini...
Lehenengo saioa urtarrilaren 17an izango da, eta ondoren, martitzenero batuko dira, 10:00etatik 11:00etara. Turismo Bulegoan edo kiroldegian eman behar da izena
Astean egun batez parke osasuntsuko soinketa makinak nola erabili ikasteko ikastaroa eskainiko dute Mundakan, urtarrilean hasita.Lehen saioa urtarrilaren 17an izango da, eta ondoren, martitzenero batuko dira, 10:00etatik 11:00etara. Ikastaroa Tribisen eta Isla Kale kiroldegian eskainiko dutela azaldu du udalak.
55 urtetik gorako herritarrek edukiko dute ikastaroan parte hartzeko aukera, emakumeek zein gizonek. Interesa daukatenek Turismo Bulegoan edo Isla Kale kiroldegian eman beharko dute izena, eta horretarako azkenengo eguna urtarrilaren 10a izango da.
Parke osasuntsuetako makinak ondo erabiltzen jakitea behar-beharrezkoa da norberaren gorputzean kalterik ez eragiteko. Horren jakitun, Bizkaiko Foru Aldundiak adineko pertsonei zuzendutako egitasmoa jarri zuen martxan iaz. 10.000 biztanletik beherako hamasei herritan landu zuten ekimena, tartean Mundakan.
Itxaropena kalean, Lamera Txikian dago parke osasungarria Mundakan. Giharren luzaketak, oreka, erresistentzia, indarra, arnasketa… lantzeko aukera ematen du parkeak.