Iskander Rodriguezek Aranda Long Distance proba burutu du
Arratzuko Iskander Rodriguez musherrak Aranda Long Distance 100km proban parte hartu zuen domekan, Burgosko Aranda de Duero udalerrian.Parte hartzaileek 18:00etan hasi zuten lasterketa, eta minutu bateko tarteagaz atera ziren helmugatik. Rodriguezek 18...
Parte hartzaileek 18:00etan hasi zuten lasterketa, eta minutu bateko tarteagaz atera ziren helmugatik. Rodriguezek 18:13an ekin zion probari.
45. kilometroan geldialdia egin behar izan zuten, albaitariek txakurrak aztertzeko. Lau orduko geldialdia egin behar izan zuten, eta arratzuarrak 21:15ean ekin zion lasterketaren bigarren zatiari. Hain zuzen ere, falta zitzaizkion 55 kilometroak egin ostean, 01:30ean helmugaratu zen.
Rodriguezek azaldu duenez, denboraldi honetarako entrenamendu moduan hartu zuen proba: «Asmoa ez zen lehiatzea. Gauez izanda, gutxi ikusten zen, baina ibilbidea oso polita izan zen. Gainera, ez genuen hotz handirik pasatu».
Hark eta haren txakurrek egindako lanagaz gustura dago arratzuarra, eta hasieran pentsatu baino hobeto aritu zela zehaztu du: «Hala ere, oraindik gehiago entrenatu behar gara. Denok ondo amaitu genuen, baina txakurretako batek lesio txiki bat izan zuen, hanketako bat bihurritu zuelako».