Gernika-Lumoko Asunek talde feministak
ipuin ez sexisten katalogoa kaleratu du. Hain zuzen, Gabonetako opariak aukeratzeko orduan alternatiba bat eskaintzea du helburu taldeak. Urtean zehar hainbat gai lantzen dituzte Gernika-Lumoko Asunek, eta, Gabonei begira, azken bi hilabeteetan umeei oparitzen zaizkien
produktuei buruzko iraakurketa bat egitea pentsatu dute. Hain zuzen, ipuinetan jarri dute aurten arreta.
Asunek-en esanetan, jolas sexistei buruzko betiko salaketa egin beharrean, irakurketa
modu positiboan egitea erabaki dute. «Gure asmoa da opariak erosi behar dituenari ere alternatiba batzuk eskaintzea; guk egoki ikusten ditugun produktuak eskaintzea», diote.
Umeei oparitzen zaizkien produktuei buruzko irakurketa egin dute, eta ipuinetan jarri dute arreta.
Hala, ipunak sailkatu eta katalogoa atera du Gernika-Lumoko Asunek taldeak. Hainbat iturri kontsutatuta egin dute. Katalogoak biltzen dituen liburu eta ipuinak, gainera, askotarikoak dira. «Ipuin batzuk gai konkretu batzuk lantzen dituztelako aukeratu ditugu; hau da, ume txikientzako ipuinak izan arren, homesexualitatearen zuzeneko lanketa bat egiten dutelako, esaterako. Beste batzuek, adibidez, autoestimua lantzen dute edo, besterik barik, gai konkretu bat landu ez arren, ipuinak genero desberdintasunik irudikatzen ez duelako dago katalogoan», azaldu dute taldekoek.
Sareetan ere. Adin tarteka sailkatu dituzte aukeratutako ipuinak. Gainera, liburu bakoitzaren edukiaren
laburpentxu bat ere badu katalogoak; hartara, erosleak ere begirada batean jakin ahal izango du zein gai lantzen duen liburu batek edo bestek.
Herrian zabaldu dute katalogoa, eta dagoeneko
kontsultatzeko moduan dago Gernika-Lumoko liburudendetan.
Liburu eta ipuin bakoitzak jorratzen duen gaiari buruzko laburpentxoa ere badu katalogoak.
«Erosleek umeentzako ipuinei buruzko kontsultak egin gura badituzte, dendan bertan eskura izango dute katalogoa. Horrela, aukeraketa egiterakoan gutxieneko irizpide bat izango dute – azaldu du Asunek Talde feministak–. «Normalean, liburu edo ipuin bat erostera goazenean aholkua eskatzen diogu dendariari. Beraz, guk kaleratu dugun horrek ere horretan lagungarri izan nahi du».
Zehaztu dutenez, Gernika-Lumoko Amilotx, Gaubeka, Obaba eta Gaubeka liburudendetan eta udal liburutegian ez ezik, Astran ere kontsultatzeko moduan dago katalogoa; baita Arrano tabernan ere.
Gainera, sareetan,
Facebooetik ere katalogoaren zabalkundea egiten hasiak da Asunek talde feminista. Era berean,
WhatsApp bidez ere zabaltzeko asmoa dutela jakinarazi dute, ipuin ez sexisten katalogoa ahalik eta herritar gehienengana heltzeko asmoz.