Iaz baino bisitari gehiago hartu ditu Gernika-Lumok
Gernika-Lumoko Udalak jakitera eman duenez, iaz baino bisitari gehiago hartu ditu aurten Gernika-Lumok. Urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean, hain justu, iaz baino 13.036 pertsona gehiago izan dira Busturialdeko herri horretan.Guztira, 73.022 l...
Guztira, 73.022 lagunek bisitatu dute Gernika urtarriletik azarora bitartean, eta iaz, 59.986 izan ziren herri horretara bertaratutakoak.
Horien guztien artean, 8.648 Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik etorritako herritarrak izan dira. Espainiako Estatukoak, aldiz, 33.512 izan dira, eta, horien artean kataluniarrak nagusitu dira; 9.033, hain zuzen ere. Madrilgo 6.118 lagun izan dira Gernikan aurten, eta Valentziako (Herrialde Katalanak) 3.924. Espainiako Estatutik kanpoko atzerritarrak, berriz, 28.212 izan dira. Horien artean, frantsesak izan dira gehienak (10.078), baina Alemaniatik (3.563) eta Erresuma Batutik (1.993) ere asko etorri dira.
Urtero legez, herriko hainbat txoko bisitatu dituzte kanpotik etorritako turistek; Astratik igaro direnen kopurua, esate baterako, 5.527 pertsonakoa izan da. Andra Mari eliza bisitatzeko hautua hartu dutenak ere asko izan dira: 4.951 lagun, hain justu. Azkenik, Urriko Azken Astelehenean jarritako informazio puntuan, 2.200 pertsonek jaso zuten arreta.