Harrera elkarteak elkartasun otzara zotz egingo du aurten ere
Ostalari, dendari eta herritarren laguntzagaz, produktu bete otzara zotz egingo du aurten ere Harrera Elkarteak. Zozketarako txartelak Busturialdean jarri dituzte salgai, eta elkartasun otzararen produktuak Gernika-Lumoko Erialaren gaineko arkupeetan d...
Zozketa abenduaren 31n, Gabon Zahar egunean egingo dutela azaldu dute, 13:30ean, Erialaren gainean.
Giza eskubideen aldeko otzara da Harrera elkarteak urtero zotz egiten duena, «etxetik kanpo dauden euskal preso eta iheslariek giza eskubideen kontrako baldintzetan jarraitzen dutelako, urrun, sakabanatuta, gaixorik». Giza eskubideen urraketa horiek, gainera, senide eta lagunengan ere eragina duela azpimarratu du Harrera elkarteak.
2014. urteaz geroztik, etxera libre bueltatzen ziren preso eta errepresaliatuentzako diru laguntzak kendu ditu Espainiako Estatuak. Bi urteko epean, 426 euroko laguntza hartzen zuten hilero. «Europak laguntza hori ordaindu beharrekoa dela ebatzi zuen, baina Espainiak ez du jaramonik egin» kritikatu du elkarteak. «Espainiak, gure senide eta lagunen eskubideak urratu ez ezik, bere legeak ere urratzen ditu».
Hala, elkartasuna areagotu beharrean daudela deritzo preso eta iheslari ohiei laguntza integrala ematen dien Harrera elkarteak.