Gernika RTk Bartzelonan lehiatuko du 11. jardunaldia, domekan
Gernika Rugby Taldeak FC Barcelonaren aurka lehiatuko du domekan 2016-2017 denboraldiko 11. jardunaldia. Teixonera zelaian 12:00etan hasiko da lehia.Aurreko jardunaldian Getxo Artea RTren kontrako derbian etxean nagusitu, eta sailkapenean postu bat gor...
Aurreko jardunaldian Getxo Artea RTren kontrako derbian etxean nagusitu, eta sailkapenean postu bat gora igota, talde gernikarra zazpigarren dago gaur gaurkoz. Basurdeek 22 puntu bildu dituzte orain arteko neurketetan. Puntu kopuru bera dauka Ampo Ordizia RE zortzigarren sailkatuak ere. FC Barcelonak, ostera, 11 puntu ditu, eta sailkapeneko beheko postuetan dago. Hernani CRE eta Getxo Artea RTren aurretik hamargarrena da.
Gaur gaurkoz, Sanitas Alcobendas Rugby talde madrildarra da Ohorezko Mailaren sailkapen burua, eta SilverStorm El Salvador da bigarrena. Biek ala biek 40 puntu dituzte. Horiek baino 2 puntu gutxiago ditu VRAC Quesos Entrepinares sailkapeneko hirugarrenak.