Bakegintza ipuinen bidez lantzeko tailerra egingo dute Bakearen Museoan
Domekan egingo dute, eta bi ordukoa izango da; 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko da. Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta dago. Parte hartu gura duten umeek izena eman behar duteGiza eskubideen nazioarteko egunaren harira, Gernika-Lumoko Bakearen Museoa...
Domekan egingo dute, eta bi ordukoa izango da; 11:30ean hasi eta 13:30ean amaituko da. Lehen Hezkuntzako umeei zuzenduta dago. Parte hartu gura duten umeek izena eman behar dute
Giza eskubideen nazioarteko egunaren harira, Gernika-Lumoko Bakearen Museoak hainbat jarduera antolatu ditu. Horietako bat da domeka honetan egingo duten tailerra. Umeei zuzenduta, bakegintza lantzeko tailerra egingo dute domekan, 11:30etik 13:30era.Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ekintza izango da, domeka museoan igarotzeko modukoa. Hain zuzen, ipuinen bidez, arazoak modu desberdinean nola konpondu daitezkeen landuko dute umeek.
Tailerra doakoa izango da, baina parte hartzeko aldez aurretik izena emateko eskatu dute antolatzaileek. Horretarako bi bide jarri dituzte herritarren eskura: 94-627 02 13 telefono zenbakira deituta, edota hezkntza.museoa@gernika-lumo.net helbidera mezua bidalita.
Bihar, sarrera doan
Era berean, Giza eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Bakearen Museorako sarrera doakoa izango da bihar, 10:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, norbanakoentzako bisita gidatuak eskainiko ditu, 13:00etan.