KZguneko ikastaroan izena emateko epea hilaren 12an amaituko da
Aulestiko KZgunean otsailean egingo duten ikastaroan izena emateko epea hilaren 12anastelehenean amaituko da.Parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxeko idazkaritzan edo liburutegian eman behar dute izena. Oinarrizko Internet ikastaroan posta ele...
Parte hartzeko asmoa duten herritarrek udaletxeko idazkaritzan edo liburutegian eman behar dute izena. Oinarrizko Internet ikastaroan posta elektronikoak bidaltzen eta Internet erabiltzen irakatsiko dute.
Doako ikastaroa da, eta otsailaren 13an hasi eta 24an amaituko dute.
Ikastaroan parte hartzen dutenak 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara elkartuko dira, bi taldetan banatuta. 20 orduko ikastaroa izango dela zehaztu dute.