Giro onean ospatu dute Akerbeltz gaztetxearen 8. urteurrena
Pello Urionabarrenetxeak eta Jon Onagoitiak eta Jone Antsotegik eta Kepa Gandiagak irabazi dute Pala Txapelketa. Gaztetxea bete zuen Auskan taldeakBazkaria, musika, jokoak eta giroa batu zituen, joan den zapatuan ospatu zen Akerbeltz gaztetxearen 8. ur...
Pello Urionabarrenetxeak eta Jon Onagoitiak eta Jone Antsotegik eta Kepa Gandiagak irabazi dute Pala Txapelketa. Gaztetxea bete zuen Auskan taldeak
Bazkaria, musika, jokoak eta giroa batu zituen, joan den zapatuan ospatu zen Akerbeltz gaztetxearen 8. urteurren jaiak. Gaztetxetik kalera zabaldu zuten jaia gazteek, pala txapelketa eta batukadagaz lagundutako poteoagaz.Bazkaritan batu ziren lehenengo gazteak, Akerbeltzen, eta jan oparo eginda, euskal kantuen bingora jolastu zuten frontoi txikiko pala txapelketa hasi zenera arte. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak antolatuta, pala txapelketa jokatu da frontoi txikian azaroan eta abenduan, eta urtero modura, bi mailatan banatuta aritu dira parte hartzaileak jokoan. Maila bietako finalak erabaki ziren zapatuan.
Lehenengo partida Ion Sololuze eta Goratz Sololuze eta Jone Antsotegi eta Kepa Gandiaga bikoteen artean erabaki zen. Partida gogorra jokatu zuten, eta azkenean, 20 eta 25eko emaitzagaz, Jone Antsotegi eta Kepa Gandiaga izan ziren irabazleak.
Bigarren partida luze eta gogorra jokatu zuten ondoren, Eritz Aldazabalek eta Josu Arrietak Jon Onagoitia eta Pello Urionabarrenetxeak osatutako bikotearen kontra. Bataren tantoaren ondoren, beste bikotearena igotzen zen markagailura, norgehiagoka estuan. Azkenean, Jon Onagoitiak eta Pello Urionabarrenetxeak aurrea hartu, eta bere egin zuten garaipena.
Kalejira
Lagun asko batu ziren frontoi txikian finalistak txalotzeko, eta nahi beste txokolate eduki zuten sabelak betetzeko, animoak ematen zituzten bitartean.
Frontoi txikitik bertatik hasi zen kalejira batukadagaz, eta herrian zehar giroa zabaltzen ibili ondoren, gaztetxean amaitu zuten ibilbidea. Otartekoen ondoren, Auskan taldearen kontzertua egon zen gauean. Mutriku eta Ondarroako musikariek gaztetxea bete eta giro ona jarri zuten, talde askoren bertsiok jota.