Astrak barrarako langile berria kontratatzeko prozedura zabaldu du
Astrak barrarako langile berria kontratatzeko prozedura zabaldu du. Aukeraketa prozesuan parte hartu gura dutenek emailez eman beharko dute izena (info@astragernika.net), abenduaren 16a baino lehen. Mezuan izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko du...
Aukeraketa egiterakoan honakoak izango dituzte kontuan: Astra proiektua ondo ezagutzea; proiektuaren filosofia barneratuta izatea; Gernikaldean bizitzea; Gernikako elkartegintzaren eta gizarte edo kultura mugimenduaren errealitatearen ezagutza izatea, euskaraz jakitea, egoki idaztea eta bertoko hizkera ulertzeko gai izatea; eta langabezian egotea.
Langileak lan erdiko kontratua izango du. Astean bost egun lan egingo du, egunean lau ordu. Hileko soldata gordina 600 eurokoa izango da, gizarte segurantzagaz. Soldataren parte bat derrigorrezko beharrizanak asetzeko baliabideetan ere jaso daiteke, dirutan jaso ordez.
Aukeraketa prozesuan Astra Koordinadoraren kide den edota izan den edonork parte hartu dezake.