Abenduaren 16ra arte parte hartu ahalko da 27. Ipuin Lehiaketan
Adin guztiei zuzendutako 27. Udal liburutegiaren ipuin lehiaketa jarri dute martxan Muxikan. Bost mailatan banatuta parte hartuko dute abenduaren 16a orduko izena eman dutenek: A mailan 7 urtera artekoak izango dira; B mailan 8 eta 9 urtekoak; D mailan...
Maila batekoek zein bestekoek euskara hutsean idatzita dauden lanak aurkeztu beharko dituzte; eskuz zein ordenagailuz egindakoak. Edozein izan ahalko da gaia; hala ere, sormena, irudimena eta itxura hartuko du kontuan epaimahaiak.
Gehienez, hamar orri eduki beharko ditu lan bakoitzak, eta hori bukatuta, udal liburutegian aurkeztu beharko da, 16:00etatik 20:00etara. Dena den, Muxikako Udalak jakitera eman duenez, posta elektronikoz (liburutegia.muxika@bizkaia.org) ere bidali ahal izango dira lanak.
Lanak aurkezteko orduan, parte hartzaileak ez ditu bere izen-abizenak ipuinean bertan jarri beharko; hala ere, adina zehaztu egin beharko du.
Maila bakoitzean hiru sari egongo dira, eta, gainera, liburuxka batean argitaratuko dituzte saritutako ipuinak. A eta B mailako lehenengo hiru sailkatuek, esate baterako, opari bana jasoko dute. D mailan, aldiz, 50 euro, 40 euro eta 30 euro jasoko dituzte lehenengo, bigarren eta hirugarren egiten dutenek, hurrenez hurren. E mailari dagokionez, 75 euro jasoko ditu irabazleak, 55 euro bigarrenak eta 45 euro hirugarrenak. Azkenik, 100 euro emango dizkiote F mailan irabazle suertatzen denari, 75 euro bigarrenari eta 45 euro hirugarrenari.
Sari banaketa abenduaren 23an egingo dute Zubieta Errotan, 20:30ean.