Mendatak belaunaldi ezberdinak batzeko jarduerak antolatu ditu
Tradizio gastronomikoan oinarrituta, herria batzeko eta gizartea dinamizatzeko helburuagaz, aisialdi jarduerak egingo dituzte Mendatan, abenduaren 9an eta 10ean.Gazte zein nagusiak batuta, eta mendatar guztien elkarkidetza sustatuz, sukaldaritza tailer...
Gazte zein nagusiak batuta, eta mendatar guztien elkarkidetza sustatuz, sukaldaritza tailerra egingo dute barikuan. Begihandien entsalada, kokotxan saltsan eta trufa tarta prestatuko dituzte elkarrekin, hain zuzen ere. Tailerra Albizko txokoan emango dute, 19:00etan.
Izena eman behar da
Parte hartzeko plaza mugatuak direla jakinarazi du Mendatako Udalak. Hala, interesa dutenek aurretiaz eman beharko dute izena. Idatze Etxean eman behar da izena, edo 94-625 72 04 edo 94-625 47 22 telefonoetara deituta (eguaztenetik domekara, 10:00etatik 14:00etara). Izena emateko azken eguna, bihar, abenduak 7, izango da. Amantala etxetik eramateko eskatu dute antolatzaileek.
Zapatuan, berriz, Santa Luzia eguneko bazkaria egingo dute. Artape tabernan batuko dira bazkarirako, 14:30ean. Herriko bizilagunak batzeko «aukera ezinhobea» dela gogorarazi du udalak, eta, gainera, parte hartzen duten guztien artean oparitxo batzuk banatuko dituztela aurreratu du udalak.
Bazkarian parte hartzeko, aldiz, eguenera arteko epea egongo da. Artape Tabernan bertan eman beharko da izena edota Idatze Etxean.