Etxeko hirugarren derbia ere irabazi dute basurdeek
Gernika RT 37-18 nagusitu da Getxo Artea RTren aurka. Ohorezko Mailaren sailkapenean postu bat igota, talde gernikarra zazpigarren dago, 22 puntugazBasurdeek etxeko hirugarren derbia irabazi dute asteburuan. Aurretik Hernaniren (14-11) eta Ordiziaren (...
Gernika RT 37-18 nagusitu da Getxo Artea RTren aurka. Ohorezko Mailaren sailkapenean postu bat igota, talde gernikarra zazpigarren dago, 22 puntugaz
Basurdeek etxeko hirugarren derbia irabazi dute asteburuan. Aurretik Hernaniren (14-11) eta Ordiziaren (24-6) kontrako derbietan gailendu moduan, 37-18 irabazi zion Gernika RTk Getxo Artea RTri, zapatu arratsaldean. Sailkapenean postu bat igo da talde gernikarra; gaur gaurkoz zazpigarrena da, 22 puntugaz.Garaipena eskuratzea zuten helburu etxekoek; ideiak argi zituztela zelairatu ziren. Lehia hasi eta 44 segundora ez zuten alferrik galdu markagailua estreinatzeko aukera. Pichlerrek transformatu zuen zigor entsegua. Hurrengo minutuetan jokalari getxoztarrak estu hartu zituzten basurdeek. Baina, 16. minutuan Getxo Arteak entsegua egin eta transformatuta, 3-7 jarri zen aurretik.
Hala ere, etxeko taldeak zuen partidaren kontrola. Jokaldi bikain baten ostean, Juradok entsegua egin, eta Pichlerrek transformatu zuen. Hiru puntuko aldeagaz markagailuan aurretik ziren basurdeak (10-7). Orduan partida bideratzen hasi, eta Palisak beste entsegu bat lortu zuen.
Lehen zatia amaitzear zela, Getxoko taldeak aldea murriztu zuen. Baina azken jokaldian Pichlerrek ondo aprobetxatu zuen zigor entsegua, eta hamar puntuko aldeagaz joan ziren aldageletara. 20-10 ageri zen markagailuan.
Erasoko puntu gehigarria
Bigarren zatia hasi eta lau bat minutura, Basten pase ederrari esker, Dominguezek entsegua egin zuen, baina Pichlerrek ez zuen transformatzen asmatu (25-10). Beranduago, Getxo Arteak gaztigu ostikoa aprobetxatuta hiru puntu lortu zituen, eta suspertu egin zen. Erasoko jokaldi eder baten ostean, bigarren entsegua egin zuen Matotok : 25-18.
Etxekoen laugarren entsegua heldu zen ondoren, erasoko puntu gehiagarria lortuz. 31 minutuan Justinek beste entsegu bat egin zuen etxekoentzat.