Auto bat galtzadatik atera da Zugaztietan eta trenbidera erori da
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzo goizean, 09:10ak inguruan, gizonezko batek istripua izan zuen BI-635 errepidean, Muxikako Zugaztieta auzoan, hain zuzen ere. Azaldu dutenez, galtzadatik atera zen Citroen Berlingo markako...
Ezbehar horren ondorioz, larri zauritu zen auto gidaria, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan zuten, helikopteroz.
Ondorioz, istripua gertatu zen tokian trafikoa eten egin behar izan zuen Ertzaintzak. Halaber, ibilgailua trenbidetik kendu bitartean, etenda egon zen Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua.