Gaur ospatu dute muruetarrek Txerriki Egunaren hamalaugarren edizioa, eta jende asko batu da plazan. Mezaren ostean, goizeko 11.15ean bota dute txupina. Feriako postuak ere ordu horretan zabaldu dituzte, eta hainbat produktu erosteko aukera izan dute Muruetara hurbildu direnek.
Karpa azpian jarritako barran, aldiz, txerrikia dastatzeko aukera ere egon da.
Foruko Urdaibai dantza taldearen saioa, Gernika, Bermeo, Foru eta Arratzuko abesbatzen doinuak eta Gontzal Mendibil kantariaren emanaldiagaz gozatzeko aukera ere izan dute herritarrek.
Egunari amaiera emateko, herri bazkaria egin dute Kamiñoko jatetxean.
Argazki galeria:
hemen.