Lagunarteko jan-edanagaz ospatu zuten atzo San Andres Eguna etxebarritarrek. Buztinarekin jolasean jardun zuten umeek, goizean, Rosa Mari Etxabe herriko artistaren gidaritzapean, eta arratsaldean, berriz, egurrezko jolasak eduki zituzten jostatzeko. Sa...

Lagunarteko jan-edanagaz ospatu zuten atzo San Andres Eguna etxebarritarrek. Buztinarekin jolasean jardun zuten umeek, goizean, Rosa Mari Etxabe herriko artistaren gidaritzapean, eta arratsaldean, berriz, egurrezko jolasak eduki zituzten jostatzeko. San Andres jaietako kartelen lehiaketako sariak ere banatu zituzten. Aurtengo irabazleak Julen Aierdi, Aitana Aransolo, Sarai Larrinaga eta Ainara Lejardi izan dira. Arratsaldeko umeen afari-merienda eta gaueko nagusien afaria izan ziren, urtero modura, herritar gehien batu zituen ekimena. Talo, txorizo, urdaiazpiko, odoloste eta gaztaina errerik ez zuten falta izan frontoian bildutako ume, gazte eta nagusiek. Lekeitioko San Andres auzokoek ere sainduaren eguna ospatu zuten eguerdian. Auzoko ermita atondu eta ospakizun berezia prestatu zuten. Meza, txistulariak eta kopaua egon ziren.