Kazetari Kanaia proiektua aurkeztuko dute gaur Busturian
Kazetari Kanaia proiektua ezagutu gura duten horiek, Busturian izango dute horretarako aukera. Gaur bertan egingo dute proiektuaren aurkezpena; 19:00etan izango da Axpe auzoko Aingerubideko Kultur Etxean.Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak...
Ustelkeria, injustiziak eta botere gehiegikeriak salatzeko helburuarekin, ikerketa, hausnarketa eta eztabaidarako sortutako komunikabidea da Kazetari Kanaia.
Eredu alternatiboa
Kazetari Kanaiak herri mugimenduen eta proiektu politiko, kultural eta sozialen lanaren isla izan nahi du; komunikabide gehienek estali ohi duten eredu alternatibo horien ahotsa izatea gura dute, hain zuzen ere.