Antolatzaileek iragarri dutenez, aurtengoa azken 28 urteko goiztiarrena izango da. Bost egunez –bihartik [abenduak 2] martitzenera [abenduak 6] bitartean– Durango kultur hiriburu bihurtuko da, beste behin ere.
Bisitariak, hain zuzen ere, euskal kulturaz gozatzeko
349 berritasun, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu
Durangoko Azokan. Kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, umeentzako jarduerak, tailerrak edota ikuskizunak egongo dira aukeran.
Durangoko Azokaren aurkezpena. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Hamaika jardueragaz gozatzeko aukera edukiko du azokara doanak, eta ikasleek, gainera, aurtengo berritasunetako batean parte hartzeko aukera izango dute. Bihar arratsaldean, eta Ikasle Egunaren eskutik, euskara ikasten ari diren helduentzako tailerrak antolatu dituzte lehenengoz. Hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerra, hip-hop tailerra, Durangoko
listoriatura-ri buruzko bisita gidatua… “Euskaltegietako ikasleek, bergalagun taldeek edota irakurketa klubek azokan modu aktiboagoan parte hartzeko aukera edukiko dute modu honetan”.
Hainbat aurkezpen. Horrez gainera, 2016ko diskoen eta liburuen aurkezpenak egingo dira
Ahotsenean, eta betiko legez, bide luzeko sortzaileek hasiberriekin partekatuko dute agertokia. Zuzenekoen karpan 70 musikarik eta musika taldek aurkeztuko dituzte beraien lanak kontzertu formatuan. Horien artean egongo dira, besteak beste,
Bostenbor,
Gatibu,
Sarkor,
Josu Bergara, eta
Magnetico Grupo Robot.
Solasaldien gunean, ostera,
50 sortzailek baino gehiagok eskainiko dituzte solasaldiak, mahai inguruak, errezitaldiak, ikuskizunak eta emanaldi akustikoak… Gehienak idazleak izango badira ere, tartean, hainbat musikari ere badaude. Horien artean, bertoko hainbat sortzaile egongo dira: Josu Bergara, Irati Jimenez eta Alaine Agirre.
Durangoko Azokaren kartela aurkezten. Argazkia: Gerediaga Elkartea
Bestalde, euskararen eta euskal kulturaren alde beharrean aritu direnak omenduko dituzte aurten, 25. Argizaiola sariagaz. Hala, urtez urte eta herriz herri euskal kultura eta euskara sustatzen aritu diren herritar anonimoak omenduko ditu Durangoko Azokak. “Gure euskal eta euskarazko mundu hau ehunka inurrik egindako lanaren emaitza da”, adierazi du Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak.
Oro har, mugimendu osoa omendu nahi dute, baina horiek ordezkatuko dituzten sei ordezkari aukeratu dituzte. Sei horiek izango dira, hain zuen ere, etzi egingo den sari banaketa ekitaldian saria jasoko dutenak; Kepa Mendia Landa gasteiztarra, Justo Alberdi Artetxe iurretarra, Jaime Albillos Arnaiz donostiarra, Patxika Erramuzpe angeluarra, Carmen Belaza iruindarra eta Jose Ramon Zengotitabengoa zaldibartarrak ordezkatuko dituzte ehunka “inurriak”.
BERTOKO BERRITASUNAK
- Liburuak
- Alaine Agirre Garmendia (Bermeo). Martin. Haur eta gazte literatura. Elkar.
- Irati Jimenez Uriarte (Mundaka).
- Gatza. Biografia eta saiakera. Txalaparta.
- Musua. Biografia eta saiakera. Txalaparta.
- Odola. Biografia eta saiakera. Txalaparta.
- Joseba Agirrezkuenaga Zigorraga (Busturia) . De los vascos sin historia a los vascos con historia. Txertoa.
- Musika
- Gatibu (Gernika-Lumo). Aske Maitte, aske bizi.
EMANALDIAK
- Bihar [abenduak 2]
- Ahotsenea zuzenekoak
- 11:40-12:10. Bostenbor.
- 13:40-14:10. Gatibu.
- 15:40-16:10. Sarkor.
- Ahotsenea solasaldiak
- 12:00-12:30. Josu Bergara. Kanta txikien indarra musika tailerra.
- 18:30-19:00. Irati Jimenez. Odola, Gatza, Musua.
- Etzi [abenduak 3]
- Irudienea
- 14:15 eta 15:00. Aitxitxe (15′). Markel Goikoetxea bermeotarraren film laburra.
- Domeka [abenduak 4]
- Ahotsenea zuzenekoak
- 13:00-13:30. Magnetico Grupo Robot.
- Ahotsenea solasaldiak
- 13:30-14:00. HEGATS Alaine Agirre ediziopean.