Antxoa gaztearen biomasa 370.000 tonatan zenbatetsi du Aztik Bizkaiko Golkoan
Bizkaiko Golkoko iraileko datuekin egin dute ikerlariek kanpaina zientifikoa. 2017 urterako bilketa handia edo ertain-handia aurreikusi dute. Gauerdian itxi dute aurtengo kanpainaBizkaiko Golkoan antxoa gaztearen biomasa 370.000 tonatan zenbatetsi du A...
Bizkaiko Golkoko iraileko datuekin egin dute ikerlariek kanpaina zientifikoa. 2017 urterako bilketa handia edo ertain-handia aurreikusi dute. Gauerdian itxi dute aurtengo kanpaina
Bizkaiko Golkoan antxoa gaztearen biomasa 370.000 tonatan zenbatetsi du Aztik. Juvena 2016 kanpaina zientifikoaren barruan egin dute azterketa, iraileko datuekin.Neurketa 2003an hasitako denbora-serieko laugarren handiena dela zehaztu dute. 2017ko antxoaren arrantzaldiari dagokionez, baikor agertu dira, datozen urteetarako bilketa handia edo ertain-handia aurreikusten baitute.
Gainera, lortutako datuekin batera, arrantzatu daitezkeen antxoa kopuruaren inguruko arriskuen gaineko gomendioak helarazi dizkiete arrantza alorreko agintariei.
Antxoa gazteen ugaritasuna eta banaketa zehaztea, haien egoera ikertzea eta biziraupenari eragiten dioten ingurumen-faktoreak aztertzea da kanpainaren helburua. Aztik zehaztu duenez, kudeaketa jasangarri baten bidez bakarrik berma daitezke antxoaren biziraupena eta arrantza mota horrek arrantza-sektorean zein kontserben eta elikagaien sektorean sortzen duen jarduera ekonomikoaren etorkizuna.
Harrapari handiak, aztergai
Ultrahotsak 400 metrorainoko sakonerara igorriz lortutako oihartzunaren bidez zenbatetsi dute antxoa gazteen biomasa zein haren kokapena. Horregaz batera, ibilbidean zehar arrantzatuz, antxoa gazteen bataz besteko neurria zehaztu ahal izan dute: zazpi bat zentimetro.
Bestalde, Aztiko ikerlariek itsas ekosistemaren datu orokorrak ere bildu dituzte, hari eragiten dioten prozesuak ulertzeko helburuagaz. Azken urteotan, batik bat Bizkaiko Golkoko itsas harrapari handiek espazioan duten banaketa ebaluatu dute. Horretarako, itsas hegaztien eta ugaztunen banaketa eta ugaritasuna aztertu dituzte, espezieei buruzko informazioa bilduta.
Atzo gauerdian itxi zuten aurtengo kanpaina, eta martxoaren 1ean abiaraziko dute 2017koa.