Udal egutegirako argazkiak domekara arte daude ikusgai
EA // Eako udal egutegia osatzeko herritarrek bidalitako argazkiekin erakusketa osatu dute Eskolondon, eta domekara arte daude ikusgai. Herritarren iritzia aintzat hartuta osatuko dute egutegia. Eatarrek gustuko hamabi argazki aukeratu eta proposatu di...
EA // Eako udal egutegia osatzeko herritarrek bidalitako argazkiekin erakusketa osatu dute Eskolondon, eta domekara arte daude ikusgai. Herritarren iritzia aintzat hartuta osatuko dute egutegia. Eatarrek gustuko hamabi argazki aukeratu eta proposatu ditzakete. Horretarako, argazkien zenbakiak paper batean idatzi eta liburutegian dagoen kutxan sartu behar dituzte proposamenak.