Premia dutenentzat elikagaiak eta arropak batzen ari dira Ispasterren
Astelehen eta eguazten arratsaldeetan jasoko dituzte Iñigo Egiluz aretoan, hilaren 14a arte. Bestalde, domeketan, meza ostean elizan uzteko aukera ere eskaini dutePremia duten pertsonentzat elikagaiak eta arropak biltzen ari dira Ispasterren. Aurreko ...
Astelehen eta eguazten arratsaldeetan jasoko dituzte Iñigo Egiluz aretoan, hilaren 14a arte. Bestalde, domeketan, meza ostean elizan uzteko aukera ere eskaini dute
Premia duten pertsonentzat elikagaiak eta arropak biltzen ari dira Ispasterren. Aurreko astean hasi ziren askotariko janariak eta arropak biltzen, eta herritarrek hilaren 14ra arte dute beharrizana duten pertsonei laguntzeko aukera.Bizilagunen ekarpenak astelehenetan eta eguaztenean jasotzen dituzte, Iñigo Egiluz aretoan, 17:30etik 19:30era. Era berean, domeketan, meza ostean elizan uzteko aukera ere badagoela jakitera eman dute arduradunek.
Iaz ere egin zuten bilketa, eta herritarren elkartasuna erabatekoa izan zela esan dute. Beraz, aurten ekimena errepikatzea erabaki dute. Hala ere, zehaztu dutenez, aurten ez dute jostailurik batuko; batik bat esnea, umeentzako zerealak, olioa, gosaritarako kakao hautsa, pasta, lentejak eta gailetak behar dituztela jakitera eman dute.
Janaria Dominikei
Biltzen dituzten elikagaiak Lekeitioko Dominikei emango dizkiete, haien jantokirako.
Halaber, kilo asko batuz gero, Gernika-Lumoko Gurutze Gorriaren Elikagaien Bankura ere bideratuko lituzkete.
Bestalde, jasotako arropei dagokienez, Caritas tarteko den Koopera taldeari bidaliko dizkiete, gero talde horren barruko Ekorropa zentroetara bideratzeko.
Herritarrek ekarpena egitearen garrantzia nabarmendu, eta gogora ekarri dute, oro har, Bizkaian beharrizana duten familia asko daudela.
Hain zuzen ere, premia horren erakusle da honako datua: Gurutze Gorriak aurten 477 tona baino gehiago banatu ditu 3.610 familia bizkaitarren artean. Horretarako, boluntarioen laguntza ezinbestekoa dela azaldu dute; egun, 115 bizkaitar ari dira zeregin horretan.