Mendieta Ontziola egonkortzeko lanak hasiko ditu Lekeitioko Udalak
Ontziolaren egoera «oso txarra» dela ikusi du udaleko bulego teknikoak. Egun batzuk barru hasiko dituzte egonkortze lanak. Hasierako fasean 35.000 euro inbertituko dituzteLekeitioko Udaleko bulego teknikoak egindako txostenaren arabera, Mendieta ontz...
Ontziolaren egoera «oso txarra» dela ikusi du udaleko bulego teknikoak. Egun batzuk barru hasiko dituzte egonkortze lanak. Hasierako fasean 35.000 euro inbertituko dituzte
Lekeitioko Udaleko bulego teknikoak egindako txostenaren arabera, Mendieta ontziola jausteko arriskuan dago, eta egonkortzeko lanak «hainbat arinen» egin behar zaizkio, monumentua ez galtzeko. «Ontziolaren egoera oso txarra da; edozein unetan erortzeko arriskuan dago», azpimarratu dute.Egoera «larri» horri aurre egiteko, Lekeitioko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz, egonkortasun lan horiek egiteko zerbitzua kontratatu du, bai eta egurrezko egituretan aditua den arkitekto bat ere, proiektua eta lanak jarraitzeko.
Egonkortasun lanak egun batzuk barru hasiko dituztela jakitera eman du udalak. «Hasierako fase honetan 35.000 euro inguru inbertituko ditugu. Datorren urteari begira, berriz, 2017ko aurrekontuetan ontziolaren berreskuratze proiektua egitea proposatzen dugu».
Elkarlana
Udal gobernuaren ustez, guztien erantzukizuna da monumentua «zutik eta baldintza on eta seguruetan» mantentzea. Izan ere, nahiz eta Mendieta gunea oraindik Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministeritzaren eskuetan egon (Kostaldeko Zuzendaritza), udalaren asmoa kontzesioa eskatzea dela azaldu dute: «Monumentu hau berreskuratu eta honi erabilpen publikoa emateko». Helburu hori lortzeko, baina, ezinbestekoa ikusten du udalak erakunde ezberdinen arteko elkarlana: Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Espainako Gobernua eta Lekeitioko Udala.
Elkarlan hori gauzatzen den bitartean, hala ere, egonkortzeko lanak aurrera eramatea erabaki dute, «monumentua ez erortzeko».