GED-ren ekitaldi bana egingo dituzte Ean eta Ibarrangelun
Ibarrangeluko eta Eako Gure Esku Dago-ko kideek ekitaldiak egingo dituzte datozen egunotan. Zehatz esateko, barikurako mahai ingurua antolatu dute Ibarrangelun. Ean, ostera, batzarrean elkartuko dira domekan GED-ko kideak eta herritarrak.Bariku arratsa...
Bariku arratsaldean Berrizko eta Mungiako Gure Esku Dago taldeen ordezkariekin egingo dute mahai ingurua. 18:30ean batuko dira Ibarrangeluko kultur etxean. Bertako zein inguruko herritarrak mahai inguruan parte hartzera animatu, eta ekitaldia amaitzeko mokadu jatea egingo dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
Bestalde, eatarrak Eskolondon batzartuko dira domekan, 12:30ean. Azaldu dutenez, aurretik herriko kuadrillei GED-ren informazioa banatu, eta horiek herrian egin litezkeen ekintzak pentsatu dituzte. Bileran aurrerantzean egingo dituzten ekintzak adostuko dituzte.