Euskararen Egunerako motorrak berotu dituzte
Euskararen Egunerako motorrak berotzen hasi dira asteburuan, Bermeon. Batetik, zapatuan, Miñe Lamiñe ekitaldia egin zuten Kafe Antzokian (goiko argazkian). Bertan, prte hartzaileek euskararen gaineko diskurtsoak aztertu zituzten. Bestetik, domekan, 2...

Euskararen Egunerako motorrak berotzen hasi dira asteburuan, Bermeon. Batetik, zapatuan, Miñe Lamiñe ekitaldia egin zuten Kafe Antzokian (goiko argazkian). Bertan, prte hartzaileek euskararen gaineko diskurtsoak aztertu zituzten. Bestetik, domekan, 2015ean jaiotakoen liburua banatzeko jaialdia egin zuten. Iaz jaio ziren 162 umeek eta euren familiek bertsolariek bereziki egindako bertsoa jaso dute etxean, eta orain, liburua ere badute esku artean. Zenbait guraso antzokiko agertokira igo eta euren umearen bertsoa irakurri zuten (beheko argazkian). Umeek pailazoekin ondo pasatzeko aukera eduki zuten. Amaieran, ohi legez, familia argazkia atera zuten.