Aniztasun batzordeak Harrera protokoloaren aurkezpena egingo du
Azken hilabeteotan herriko eragileen eta herritarren artean landutako Harrera protokoloaren aurkezpena egingo du Ondarroako Udalak, gaur, 18:00etan, Kofradia Zaharrean.Hain zuzen ere, protokoloaren ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte gaurko batzarrean....
Hain zuzen ere, protokoloaren ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte gaurko batzarrean. Era berean, dokumentuaren oinarriak eztabaidatu eta adosteko tartea ere egongo da. Hala, aurkezpena egiteaz gain, lan saio bateratu eta ireki bat egingo dute herritarrekin batera.
Udal iturriek azpimarratu dutenez, beharrizan bati erantzuteko sortu da protokoloa. «Prozesu berri honen helburu nagusia egungo harreraren diagnosia egin, iritsi berrien harrerarako erronka eta beharrizan nagusiak identifikatu, eta harrera protokolo bat sortzea izan dira; beti ere, ondarrutarren eta etorri berrien arteko elkar ezagutza, elkar harremana eta elkarbizitza osasuntsua sustatzeko».