Alegria eta Alzola nagusi, Giza proban
Asier Alegria bermeotarrak eta Mikel Alzola gernikarrak irabazi dute Giza Proben Bizkaiko Txapelketa, baikoitzak bere kategorian. Asteburuan Nabarnizen lehiatu zuten azken jardunaldia, eta han ere biak izan ziren onenak. Promozioko lehian, Julen Iturra...

Asier Alegria bermeotarrak eta Mikel Alzola gernikarrak irabazi dute Giza Proben Bizkaiko Txapelketa, baikoitzak bere kategorian. Asteburuan Nabarnizen lehiatu zuten azken jardunaldia, eta han ere biak izan ziren onenak. Promozioko lehian, Julen Iturraspe bedarutarra sailkatu da bigarren. Kepa Zubizarreta nabarniztarrak bosgarren amaitu du txapelketa, eta haren atzetik sailkatu da Iker Murueta ereñarra. Bestalde, absolutu kategorian laugarren sailkatu da Kortezubiko Eneko Bilbao. Txapelketaren eta Nabarnizeko saioaren sailkapenak eta argazkiak: www.busturialdea.hitza.eus.