Lointek Gernika Bizkaiak Erregina Kopa jokatuko du otsailean
Gernika-Lumoko taldea 53-54 nagusitu da Cadi La Seu taldearen kontra. Partida zaila eta desorosoa izan da. Otsailaren 10etik 12ra lehiatuko dute Erregina KopaHerenegungo garaipenari esker, matematikoki Erregina Kopa lehiatzeko sailkatzea lortu du Loint...
Gernika-Lumoko taldea 53-54 nagusitu da Cadi La Seu taldearen kontra. Partida zaila eta desorosoa izan da. Otsailaren 10etik 12ra lehiatuko dute Erregina Kopa
Herenegungo garaipenari esker, matematikoki Erregina Kopa lehiatzeko sailkatzea lortu du Lointek Gernika Bizkaiak. Otsailaren 10etik 12ra jokatuko dute.Gernika-Lumoko taldeak puntu bakarreko aldeagaz irabazi zuen domeka arratsaldeko partida. 53-54 nagusitu zen Cadi La Seuren kantxan.
Partida zaila eta deserosoa izan zen talde gernikarrarentzat. Zalantzaz beteta hasi, eta seigarren minuturako lau puntuko aldeagaz zegoen etxeko taldea (10-6). Hala ere, Diezi eta Carterri esker, 11-11 berdinketagaz amaitu zuten lehen laurdena.
Bigarren laurdenean etxeko Arrojo jokalariak buruhausteak eragin zizkien Lointek Gernika Bizkaiaren jokalariei. Cadi La Seu hobeto aritu zen; talde lan sendoa erakutsiz. Ondorioz, 32-27ko markagailuagaz joan ziren atsedenaldira.
Hirugarren laurdena ere bigarrenaren antzekoa izan zen. Etxeko taldeak 3-5 puntuko aldeari eusten zion, eta talde gernikarra ez zegoen eroso kantxan.
46-42ko markagailuagaz heldu ziren azken laurdenera, eta Lointek Gernika Bizkaiak defentsa lana sendotu zuen orduan. 53-53ko berdinketagaz emozioa nabaria zen. Norgehiagoka amaitzeko bost segundoren faltan, Gernika-Lumoko taldearen aldeko jaurtiketa librea adierazi zuen epaileak.
Asurmendik lehenengoa huts egin zuen, baina bigarrena barrura sartu zen. Halaber, Perez etxeko jokalariak garaipena eskuetan izan zuen, baina ez zuen hirukoa saskiratzen asmatu.