Berriatua, kulturaz eta jaiez blai
Barikuan Goikolau Sariak banatu zituzten, eta zapatuan Erroak Loran jaia egin. Bi egunetan, berriatuarrek berriatuarrentzat prestatutako ekintzak izan dira nagusi. Herriko harririk handiena mugitzeko proba ikusgarria izan zen.Barikuan hasi eta zapatu g...
Barikuan Goikolau Sariak banatu zituzten, eta zapatuan Erroak Loran jaia egin. Bi egunetan, berriatuarrek berriatuarrentzat prestatutako ekintzak izan dira nagusi. Herriko harririk handiena mugitzeko proba ikusgarria izan zen.
Barikuan hasi eta zapatu gauera arte, askotariko ekintzak egin ziren Berriatuan. Alde batetik, barikuan Goikolau kultur elkarteak Goikolau Sariak banatzeko ekitaldia egin zuen, eta zapatuan berriatuarrek berriatuarrentzako egindako jaia ospatu zuten: Erroak Loran.Giza proben erakustaldiagaz hasi zen barikuko ekitaldia. Horretan, umeen taldeak eta nagusienak eskaini zuten saioa; umeek 21 untze egin zituzten eta nagusiek 21 untze eta laurden bat.
Ostean, Goikolau elkarteko kideek proba munduan ibilitako herritarrei esker oneko berbak eta oroigarri bat eskaini zizkieten. Goikolau Sariak banatzerakoan, baina, aurtengo berritasuna bistaratu zen. Izan ere, elkartekoek jakitera eman zuten modura, proba munduan ibilitako herritarrak asko izan dira, eta, ondorioz, guztiei sari bana eman beharrean, probalari guztien omenez plazako arkupean ipinitako irudia bistaratu zuten. Irudia Antonio Erkiaga Soartek bistaratu zuen. Ekitaldia ikusentzunezko proiekzioagaz amaitu zen.
Zapatuko jaia
Zapatuan, ostera, Erroak Loran jaia ospatu zuten. Bazkarian 280 herritar inguruk parte hartu zuten. Eta bazkalaurretik egindako ekintzak ere jendetsuak izan ziren. Horien guztien artean, Berriatuko harririk handiena mugitzeko proba izan zen ikusgarriena. Izan ere, sokatiran ibili- tako herritarrak 3.000 kilo inguruko harria mugitzen saiatu ziren, eta baita lortu ere; 20 pertsona behar izan ziren harria mugitzeko.
Bazkalostea kantuek girotu zuten, eta jaiak aurrera jarraitu zuen.