Udala San Andres auzoa berriztatzeko pausoak ematen hasi da
Lekeitioko Udala San Andres auzoa biziberritzeko lehen pausoak ematen hasi da. Auzoak, arazo handienen artean, iriste erraztasun falta, inguruarekiko lotura traketsa eta urbanizazio zaharkitua dituela esan dute, eta udalak horiek konpontzeko konpromiso...
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza ere izango dute egitasmoa aurrera eramateko. Laguntza horren bidez, auzoaren ikerketa soziourbanistikoa egingo dute, eta dokumentu horren helburua, San Andres auzoa Lehentasunezko Eskuhartze Gunea izendatzea dela azaldu du udalak. «Izendapen horri esker, bai udalak, bai eta auzokideek ere obrak egiteko diru laguntza gehiago jaso ahalko dituzte».
Udala eta auzokideak joan den asteko barikuan batzartu ziren. «Batzar horren helburua udalaren asmoak azaltzea eta auzokideei beraien elkarlana eskatzea izan zen».
San Andres auzoa, Itsas Gizarte Institutuak (ISM) Lekeitioko Kofradiagaz batera bultzatutako proiektua izan zen. Arrantzaleen familientzako 60ko hamarkadan eraikitako auzo hori bost eraikinetan banatzen diren 76 etxebizitzak osatzen dute.