Onintze Salazar meteorologoak hitzaldia emango du Ondarroan
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Salazarrek astelehenean eskainiko du berbaldia, Beikozinin. Euskalmeteko kideak klima aldaketa izango du hizpideZientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak Klima aldake...
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Salazarrek astelehenean eskainiko du berbaldia, Beikozinin. Euskalmeteko kideak klima aldaketa izango du hizpide
Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoak Klima aldaketa: geldiarazteko garaiz gabiltza? hitzaldia eskainiko du astelehenean, 18:30ean, Ondarroako Beikozinin.Nazioarteko adituek egindako azken ikerketen arabera, gizakion jarduerak eragin zuzena dauka Lurra planetaren beroketan. Eta hain justu, klima aldaketa zer den eta zerk eragiten duenari buruz ariko da Salazar. Berotegi efektua, El Niño-La Niña fenomenoak… aztergai izango dira, beraz, asteleheneko hitzaldian. Horrez gain, klima aldaketa geldiarazteko hartutako neurriak nahikoak diren edo ez eztabaida ere mahairatuko dute.
Salazarren ibilbidea
Fisikan lizentziaduna, Salazar Euskalmeteko langilea da azken hamabost urtean. Besteak beste, eguraldi iragarpena eta zaintza lanak egiten ditu hainbat hedabidetan.
Gainera, hedapen eta formakuntza lanak egiten eta meteorologiaren eta klimatologiaren euskal terminologiaren sortze eta berritze lanetan parte hartu du. Gaur egun, Euskal Telebistako Eguraldia saioa zuzentzen du, eta tarteka aurkezle lanak ere egiten ditu.