Goikolau Sariak eman eta Erroak Loran jaia egingo dute, gaur eta bihar
Berriatuko Goikolau elkarteak gaur emango ditu Goikolau Sariak, 19:30ean, plazan. Biharkoa egun osoko jaia izango da. Bi egunetan proba mundua izango da protagonistaJai usaina Berriatua osora hedatzen hasiko da gaur. Izan ere, gaur, 19:30ean, Goikolau ...
Berriatuko Goikolau elkarteak gaur emango ditu Goikolau Sariak, 19:30ean, plazan. Biharkoa egun osoko jaia izango da. Bi egunetan proba mundua izango da protagonista
Jai usaina Berriatua osora hedatzen hasiko da gaur. Izan ere, gaur, 19:30ean, Goikolau kultur elkarteak Goikolau Sariak banatzeko ekitaldia egingo du, plazan. Bihar, ostera, Erroak Loran jaia egingo dute; egun osoko jaia izango da.Aurten, kultur elkarteak proba munduan ibili izan diren berriatuarrak saritu nahi izan ditu. Eta sariak banatzeko gaurko ekintza horretan, giza proba egingo dute herriko ume eta nagusiek. Ostean, elkarteko kideek oroigarri batzuk banatuko dizkiete argazkiak biltzen-eta lagundu duten herritarrei. Jarraian, proba munduan aritu izan diren herritarren omenezko irudia bistaratuko dute. «Irudi hori Berriatuko plazan ipiniko da», azaldu dute Goikolauko kideek.
Ikusentzunezko bat ere proiektatuko dute gaurko ekitaldian. Izan ere, Goikolauko kideak proba munduan ibilitakoen lekukotasunak biltzen ibili diren bitartean, hainbat elkarrizketa egin eta grabatu dituzte. «5-10 minutu inguruko proiekzioa izango da».
Biharko jaia
Bihar, ostera, berriatuarrek berriatuarrentzat egindako jaia ospatzeko eguna izango da. Goizean hasiko dira herritarrak janaria prestatzen (indarrak). 13:00etan herriko plazan batu, eta idi proben eta zaldi proben erakustaldiak ikusteko aukera egongo da. «Idi bakarragaz eta zaldi bakarragaz egingo dira probak». Horrez gain, Berriatuko harririk handiena (3.000 kilo ingurukoa) mugitzeko saiakera egingo dute sokatiran ibilitako herritarrek.
14:00etan dantza saioa egongo da, eta elizako abesbatzak ere abestuko du. Horiek eginda, 14:30-15:00ak aldera, bazkaritan bilduko dira herritarrak, frontoian. Bazkarirako XXX herritar inguruk izena eman dute; iaz ere beste horrenbeste bildu ziren: 200 nagusi eta 70 ume.
Arratsaldean, Herria Kantari ekintza egingo dute. «Herriko musika eskolako kideek lagunduta, herriko talde eta kuadrillak kantatzera ateratzea nahi dugu». Edonola ere, bihar herritar guztiak jai giroan murgiltzea nahi dute Goikolau kultur elkarteko kideek.