Gipuzkoa-Ezker Horma Zesta Punta Txapelketaren finalak jokatuko dituzte
Gaur arratsaldean Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan lehiatuko dituzte lau kategoriatako finalak. Finaletara sailkatzea lortu dutenen artean daude Danok Bat pilota eskolako hiru bikoteGipuzkoako-Ezker Horma Zesta Punta Txapelketaren finalak jokatuko dituz...
Gaur arratsaldean Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan lehiatuko dituzte lau kategoriatako finalak. Finaletara sailkatzea lortu dutenen artean daude Danok Bat pilota eskolako hiru bikote
Gipuzkoako-Ezker Horma Zesta Punta Txapelketaren finalak jokatuko dituzte gaur arratsaldean, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Sailkatzea lortu dutenen artean daude Danok Bat pilota eskolako hiru bikote. 19:00etan hasiko da lehen partida.Hain zuzen ere, kadete mailako finala jokatuko dute lehenengo. Ondoren, gazteen txanda izango da, eta horiek amaitzean nagusien 2. mailako eta 1. mailako finalak lehiatuko dituzte.
Udalerriko taldeko Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal lehiatuko dira kadete mailan. Donostia Jai-Alai taldeko Alberro Hernandez lehengusuak izango dira horien aurkariak.
Gazteen finala, aldiz, Aitor Manzisidorrek eta Xabier Arrizabalagak jokatuko dute Eduardo Agirre eta Cristian Saez zumaiarren kontra.
Halaber, nagusien 2. mailako partidan, Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak Zumaiako taldeko Telmo Manterola eta Iñaki Alonsoren aurka ariko dira nor baino nor gehiago.
Bestalde, nagusien 1. mailan donostiarren eta zumaiarren arteko lehiaz gozatuko dute pilotalekura doazenek. Unai eta Asier Alberro anaia donostiarrek eta Kosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrek lehiatuko dute aipatu finala.
Finalak jokatu, eta txapelak eta oroigarriak banatu ondoren, Danok Bat pilota eskolako kideen eskutik, luntxa egongo da zestalari guztientzat.
Jose Mari Manzisidor Danok Bateko kideak azaldu duenez, taldeko puntistak txapelketan oso ondo aritu dira. «Emaitzak hor daude, eta pozik gaude taldeak erakutsi duen mailarekin. Adibidez, Aratzek eta Zuhaitzek maila ona dute, eta bestalde, gazte mailakoak izan arren, Ekaitzek eta Mikelek nagusien mailan parte hartu dute».