Errumania bertaratzeko eskola
Aitortzen duenez, ez dela lan erraza eskolak ematea. Ezagutza maila eta adin ezberdinak dituzten ikasleak ditu, baita errumaniarrak ez diren ikasleak ere. Hala eta guztiz ere, denentzako zabalik dauden eskolak ematen saiatzen dela dio Bucuresteanuk. Herriko beste zentro batzuetan ere eskolak antolatzen saiatu dira, baina taldeak sortzeko ikasle gutxi eduki dituzte. Hala ere, Astrak ematen dien aukerari esker, ikastaroa egiten hasi dira, eta albistea zabaltzen denean ikasle gehiago etorriko diren itxaropena dauka. Oraingoz, Astran hamazortzi ikasleko taldea du, eta gehiago bertaratuko balira, beste talde bat sortu beharko luketela dio. Urriaren amaieran hasi ziren martxan, eta oraindik ez daki ikasle gehiago etorriko diren. San Fidelen beste hamabost ikasle ditu. Batean zein bestean, 5 eta 13 urte bitartekoak direla dio Bucuresteanuk. Hurrengo urtean herriko beste zentro batzuetara zabaltzea ere aurreikusi dute, Gernika-Lumon dagoen errumaniarren kopuru handia kontuan hartuta. “Mertzede ikastetxean eskolak eman nahi ditugu, bertan dagoelako Errumaniar jatorriko ikasle kopururik handiena, eta Astran ditugun ikasle gehienak ere bertatik datozelako”.Datorren ikasturtean ikastaroa zabaldu eta beste zentroetan ere emateko asmoa dute
Ikasle gazteek bere jatorria zein den ikasi nahi izatea da bilatzen dutena
Bestalde, ikasturte honetan haurrentzako Errumania ezagutu jaialdi-lehiaketaren lehen saioa ere egingo dute Bilbon. Gernika-Lumoko ikasleekin hasi berria da, eta ezin izango dira aurkeztu. Hala ere, datorren urtean parte hartzeko asmoa dutela azaldu du irakasleak. Metodologia ludikoa “Errumania gogora ekartzen digun abesti , jolas eta poesia batekin hasten ditugu klaseak”, azaltzen du Bucuresteanuk. Hortik hasita, saio ludikoak egiten dituzte, jolasak ohikoagoak diren klaseekin tartekatuz. Horrez gain, idatzizko edo irakurketa ariketak lantzen dituzte, marrazki bizidunak edo zinema bezalako ikus-entzunezko edukiak baztertu barik. “Ez dugu eskola tradizionalareno eredua erabili nahi, non irakasleak hitz egiten duen eta ikasleek entzun egiten duen. Guk partaidetza eta motibazioa bilatzen dugu ikasleengan. Orain arte egin ditugun saioak oso dibertigarriak izan dira, eta ikasleek oso ondo pasatzen dute”, azaldu du. Bucuresteanuren iritziz, ikasleek beren jatorria zein den ikasteko grina piztean dago gakoa. Beraien gurasoak jaio ziren herrialdea mapa batean kokatzen jakitea da helburua. “Norbaitek nondik datozen galdetzen dienean erantzuten jakin dezaten da helburua; izaera kultural hori bereganatu dezaten eta harro sentitu daitezen”.Errumaniako gobernuak antolatu eta ordaindutako ikastaroak dira
Hizkuntza ikasteaz gain, Errumaniako toki edo monumentu esanguratsuenak, jateko tipikoenak edo jaiegun garrantzitsuenak ere irakasten dizkiete haurrei . Belaunaldi berriak Bigarren belaunalditik aurrera Errumaniako kultura eta hizkuntza galtzen ari zela ikusita erabaki zuten Astran eta San Fidelen ematen dituzten ikastaro horiek antolatzea. “Haur batzuek etxean ez dute errumanieraz hitz egiten, eta hizkuntza galduz doaz”, dio irakasleak. Gurasoak errumaniarrak izan arren, gaur egun etxe askotan ez dute hizkuntza hori erabiltzen, eta gazteek ez dute ikasten. Beste alde batetik, haurrek Errumaniara itzuli nahiko balute, ikastaroa bukatzean Errumaniako ikasketen pareko agiri bat jasoko dute ikasleek Hezkuntza Ministerioaren eskutik, ezagupenak dituztela baieztatzeko.