Kamiñaldeko lanetarako milioi bat euro emango ditu aldundiak
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak jakitera eman duenez, milioi bat euro emango dizkio Ondarroako Udalari Kamiñaldeko mendi hegala egonkortzeko.Joan den martxoan gertatu zen lur jauzia, eta 176 familiak euren etxebizitzak utzi behar izan zitu...
Joan den martxoan gertatu zen lur jauzia, eta 176 familiak euren etxebizitzak utzi behar izan zituzten. Horietatik 84k ezin izan dute oraindik euren etxebizitzetara itzuli.
Elena Unzueta aldundiaren bozeramaileak herenegun egindako agerraldian adierazi zuenez, laguntza horrek erori ziren 500.000 metro kubiko lur kentzeko aldundiak bideratutako «miloi erdi euroko laguntza osatuko du».
Ondarroako Udal ordezkariek jakitera eman zutenez, 17 milioi euro beharko dira Kamiñaldeko mendiko lanak eta lur jausiak eragindako beste kalte batzuk ordaintzeko, eta lanek daukaten kostu handiagatik guztia ezin duela bere gain hartu azaldu dute. Hori dela eta, mendi magaleko lanen kostuari aurre egiteko, aldundiko eta Jaurlaritzako ordezkariekin batu da udala. Aldundiak apirilean eskaini zion Ondarroako Udalari milioi bat euroko laguntza hori. Jaurlaritzak, bestalde, urtarrila arte ezin izango duela diru ekarpenik egin adierazi die.