Euskal errepresaliatuen aldeko manifestazioari babesa eman diote Bermeoko hainbat musika taldek eta kultur eragilek
Zapatuan, euskal errepresaliatuen aldeko eta errepresioaren kontrako manifestazio nazionala egingo da Bilbon. Amnistia osoa lemapean Bilboko bihotz sakratutik abiaraziko da manifestazioa.
Bermeoko hainbat musika taldek eta kultur eragilek atxikimendua eman eta bat egin dute zapatuko deialdiarekin. Era berean, manifestazioan izango direla adierazi dute. Hala musika taldeen artean honakoak babestu dute deialdia: Gatom, OST, Ozhen, Sinnerdolls, Sorgerth, Urgatz, Tximino, Escuadron Suicida, Snatzen, Kmons, Etxekalte, EgunnOff eta John Deere D.J. Bestalde, Bixen H. Perez Bilbao idazle bermeotarrak eta H FACTORY-DXEK Bermeoko Literatura eta Arte Bandak ere atxikimendua eman diote.