Egitaraua, herriz herri
AULESTIBihar. - 18:00. Zine foruma, udal aretoan. - 20:00. Azaroaren 25aren inguruko mozioa onartuko dute, pleno aretoan.- Ostean. Elkarretaratzea, plazan.BERMEOBihar. - 12:00. Goiko plazan, alkateak adierazpen instituzionala irakurriko du. Urdaibai ...
Bihar. – 18:00. Zine foruma, udal aretoan. – 20:00. Azaroaren 25aren inguruko mozioa onartuko dute, pleno aretoan.
– Ostean. Elkarretaratzea, plazan.
BERMEO
Bihar. – 12:00. Goiko plazan, alkateak adierazpen instituzionala irakurriko du. Urdaibai arraun elkarteak eta herriko ikastetxeek parte hartuko dute bakoitzak landutako ekintzekin. Azkenean, globo moreak askatuko dituzte. – 19:30. Elkarretaratzea, Lamerako harrizko bankuan. Euria egingo balu, Taraskan.
BUSTURIA
Bihar. – 19:00. Altamirako Kultur Etxean, Berdintasun falta eta emakumeen kontrako indarkeria hitzaldia. Ondoren, bost minutuko elkarretaratzea, Kultur Etxe ondoan.
EA
Bihar. – 19:30. Ieko Emakume Taldeak deituta, elkarretaratzea plazan, Indarkeria Matxista Stop, ezta bakar bat gehiago ere lelopean.
FORUA
Bihar. – 18:30. Musika emanaldia, Tourseko San Martin elizan. Ander Ezkaraik gitarra joko du; Beñat Albizbeaskoetxeak biolontxeloa; eta trikitrixagaz ariko dira Maite Abarrategi, Oihane Badiola, Ane Aldana, Lukene Uriarte eta Julen Manzisidor. – Ondoren, Bermeoko Erroxape Abesbatzaren kantaldia.
GERNIKA-LUMO
Bihar.
-11:30. Beldur Barik sari lokalak emateko ekitaldia, Elai Alai aretoan. – 19.30. Berdintasun batzordeak deituta, elkarretaratzea Merkurion.
IBARRANGELU
Bihar. – 20:00. Elkarretaratzea, udaletxe aurrean.
ISPASTER
Etzi. – 19:00. Apika taldearen Rol jokoa antzezlana, frontoian.
LEKEITIO
Bihar. – 10:00. Udaletxean, Pleno Txiki, Eskola eta Ikastolako LH6ko ikasleekin. Osoko bilkura irudikatuko dute emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean beraien konpromisoa azalduz. Osoko bilkura sinboliko horretan Azaroaren 25aren inguruan landu duten manifestua irakurri eta onartuko dute gazteek. Lehenengoz egingo dute aurten. Abenduak 1, eguena. – 18:00. Ikusgarri zinema aretoan: Hezkuntza emozionala eta sare sozialak, Ianire Estebanez psikologoaren eskutik (gaztelaniaz).
Abenduak 3, zapatua. – Goiz eta arratsaldez, autodefentsa tailerra, 12-18 urte bitarteko neskei zuzenduta.
Abenduak 16, barikua. – 18:00-20:00. Barandiaran aretoan: Emakumeen komikiak eta komiki feministak tailerra, emakumeek sortutako komikietan eta literaturan aditu Josune Muñozen eskutik. Abenduak 27, martitzena. – 18:00. Ipuin kontalaria, kultur etxean.
MARKINA-XEMEIN
Bihar. -11:00. Eskolen katea eta mosaikoa. – 20:00. Elkarretaratzea, Goiko Portalean.
Zapatua. -10:00-14:00. Autodefentsa feminista tailerraren bigarren zapatua, Uhagon kulturgunean.
MENDEXA
Domeka. – 13:00. Elkarretaratzea, plazan.
MUNDAKA
Bihar. – 18:45. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kalejira, Islakale kiroldegitik hasita.
MUNITIBAR
Bihar. – 20:30. Elkarretaratzea markesinan, Eraso sexistarik ez lelopean.
Abenduak 2 (barikua). – 17:00. Jostailu ez sexisten inguruko tailerra guraso eta hezitzaileentzat, liburutegian.
MUTRIKU
Bihar. – Ekintzak herriko ikastetxeetan. – 15:30. Kamiseta moreagaz batuko dira, futbol zelaian. Euria egingo balu, kiroldegian elkartzeko deia. – 18:00. Elkarretaratzea, Goiko Plazan. Azaroak 27, domeka. – 17:00. Gazte tertulia, Lapatxoko Gaztelekuan. – 19:00. Zine foruma, Zabiel Kultur Etxean: El color purpura filma.
Abenduak 1, eguena. -18:30. Jostailu ez sexistak, Jone Larrañagaren eskutik, EMA gunean.
MUXIKA
Bihar. -Egun osoan. Darfureko emakumeak beste begirada bat Acnurren argazki erakusketa, Zubieta Errotan.
– 19:00. Idoia Lekueren eskutik, Maitasun erromantikoaren mitoak, estereotipoak, eta generoaren sozializazio desberdinak hitzaldia, Zubieta Errotan.
ONDARROA
Gaur. – 19:00. Llevate mis amores dokumentala, Etxelila emakumeen topalekuan. Bihar. – 17:30. Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Etxelila emakumeen topalekuan.
– 19:00. Elkarretaratzea, Alamedan.
Azaroak 28, astelehena. -19:00. Zine foruma, Etxelilan: Ruda, mujeres indigenas organizadas por una vida libre de violencia en Guatemala. Hizlaria: June Fernandez (Pikara magazinea).
ZIORTZA-BOLIBAR
Bihar. – 20:00. Enkartelada, plazan.