Boga-Bogak antolatuta, arnas terapia ikastaroa egingo da gaur, Etxelilan
Boga-Boga Emakumion Elkarteak antolatuta, Niganantz bidea arnas terapia eta irakaskuntza ikastaroa egingo da gaur, Etxelila emakumeen topalekuan. Elkartearen ordezkariek adierazi dutenez, ordu eta erdi inguruko saioa egingo dute Idoia Alberdi Etxanizeg...
Gogorarazi dutenez, ikastaroa doakoa izango da, eta ez dago aurretik izenik eman beharrik. «Bertara agertzeagaz nahikoa izango da». Saioa adin guztietako emakumeei zuzenduta dago, eta bertara arropa erosoa eramatea gomendatu dute. «Saioa zapatak kenduta egingo dugunez, galtzerdi lodiak edota etxeko zapatillak ekartzea gomendatzen dugu».