Zapatu arratsaldean, 17:00etatik aurrera,
herri asanblea egingo du Sortuk, Harizpen.
Zohardia ponentzia eztabaidatuko dute, eta, amaieran, gura duenak
ponentzia bozkatzeko aukera izango du. Horretarako, akreditatuta egotea ezinbestekoa dela gogorarazi du Sortuk.
Deialdiaren ordua aldatu dute, goizean Altsasun deitu duten mobilizazioarekin bat ez egiteko. Gernika-Lumotik goizean Altsasura joateko
autobusa aterako da.