Altsasuko auzia dela eta, atxilotuei babesa emateko eta auzia salatzeko Nafarroako herri horretan zapaturako deitu duten mobilizaziora joateko
autobusa aterako da Gernika-Lumotik. 10:30ean aterako da autobusa, eta
Arrano tabernan eman behar da izena.
Hain zuzen, urriaren 15ean Altsasun gertatutako liskarrarengatik bederatzi gazte
auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak. Bi guardia zibil eta euren bikotekideen aurkako liskarretan parte hartzea leporatzen die, eta atzean terrorismo, gorroto, atentatu zein lesio delituak egon litezkeela dio. Bederatzi gazteetatik zazpi espetxean daude egun, eta 6.000 euroko bermea jarri die epaileak bakoitzari.
Gernika-Lumon, joan den zapatuan
manifestazioa egin zuten ehunka lagunek, auzia salatzeko.
Gainera,
bueltan bazkaria jateko aukera izango du gura duenak. Autobusa eta bazkariagatik
10 euro ordaindu beharko dira.