Santa Katalina eta San Andres jaiak ospatzeko prest daude Busturialde hainbat herri eta auzotan. Hala, astebururako ume zein nagusientzako ekintza ugari prestatu dituzte.
Epaimahaia kazolak dastatzen Mundakako bakailao txapelketan, iaz. 20 kazola aurkeztu zituzten.
Mundakan eta Ereñoko Akorda auzoan ospatuko dute
Santa Katalina. Mundakan, bihar, santuaren bezpera egunean hasiko dira ospakizunekin eta zapatura arte egitarau zabala prestatu dute. Akordan, zapatuan eta domekan murgilduko dira Santa Katalina jaietan. Busturialdeko bi herrietan, beste hainbat gauzaren artean, bakailao txapelketak edukiko dituzte zapatuan.
Ibarrangelun eta Sukarrietan, berriz,
San Andres santuaren eguna ospatuko dute datorren eguaztenean [azaroak 30]. Ibarrangelutarrek, hala ere, datorren zapatura arte luzatuko dituzte ospakizunak. Abenduaren 3an, mus eta briska txapelketak ez dira faltako.
Bermeon ere santuaren izen berbera duen auzoan ospatuko dituzte
sanandresak. Zapatuan, liburutegitik abiatuta, korrika lasterketa egingo dute. Domekarako, berriz, auzoko aparkalekutik hasita, erlojupeko igoera antolatu dute, lehenengoz.
Karpa bat jarriko dute auzoan, eta zapatuan zein domekan, karpan bertan umeentzako jarduerak egongo dira, 12:00etan.
Domekan, berriz, bazkari erraldoia egingo dute. Horretan parte hartu gura dutenek zapatura arte eman ahalko dute izena auzorako sarreran dagoen harategian.
EGITARAUA
Santa Katalina
Mundaka.
Bihar.
– Iluntzean, Santa Katalina plazatxotik hasita, txistulariak kalez kale ibiliko dira.
Etzi.
– 10.30. Jaiei hasiera emateko, txistularien kalejira plazatik hasita.
– 11:00. Umeentzako jolasak egingo dituzte Santa Katalina plazatxoan. Euria bada, Islakale kiroldegian.
– 12:00. Meza nagusia udalbatzagaz Santa Katalina baselizan.
– Ondoren, ohorezko aurreskua dantzatuko dute Santa Katalina plazatxoan.
– Ostean, bertaratutakoek txistorra, sardinak eta salda edukiko dituzte aukeran.
– 18:00. Buruhandiak plazan.
Zapatua.
– 10:00. Bakailao txapelketaren hasiera.
– 11:00. Plazatik hasita, txistulariak kalez kale ibiliko dira.
– 13:00. Kazolen aurkezpena; jarraia, sari banaketa.
-20:00-00:00. Ume eta nagusientzako dantzaldia Jaikide diskofestagaz plazan.
Ereño (Akorda auzoa).
Zapatua
– 11:00. Txupinagaz jaiei hasiera emango diote.
– Ondoren, bakailao txapelketan parte hartzen dutenek, kazolak prestatzen hasi ahalko dute.
-13:30-14:00. Bakailao txapelketako kazolen aurkezpena.
– Ondoren, sarak banatuko dituzte eta herri bazkarian bilduko dira.
– 19:00. Gaztainak erre eta jango dituzte.
– Ostean, erromeria.
Domeka.
– 12:00. Meza.
– Ondoren, Nabarniz-Ereñoko Kabelinatxe dantza taldearen ekitaldia.
– Jarraian, trikitilariak.
San Andres
Bermeo.
Zapatua.
– 10:00. Korrika lasterketa. Irteera, liburutegitik. Lasterketa hasi aurretik eman behar da izena.
– 12:00. Umeentzako jolasak MB 2000ren eskutik, San Andres auzoan jarriko duten karpan.
– 17:00. Mus arina txapelketa San Andres auzoan jarriko duten karpan.
– Egun guztian: txosna, musika eta pintxoak.
Domeka.
– 10:00. I. Erlojupeko igoera txirrinduz. Irteera: San Andres auzoko aparkalekutik. Lasterketa hasi aurretik eman behar da izena.
– 12:00. Umeentzako jolasak MB 2000ren eskutik, San Andres auzoan jarriko duten karpan.
– Egun guztian: trikitilariak eta giro polita karpan.
– 14:30. Bazkari erraldoia karpan. Jose R. harategian eman beharko du izena parte hartu gura dutenek. Zapatura arte eman daiteke izena.
Azaroak 30, eguaztena.
– 12:00. Meza Almikako elizan. Ondoren, pintxoak Almiketxun.
Ibarrangelu.
Azaroak 30, eguaztena.
– 12:00.Meza San Andres elizan.
– Ostean, trikitixa eta hamaiketakoa eleizaldeko tabernetatik.
Abenduak 3, zapatua.
– 17:00. Mus txapelketaren finalak eleizaldeko tabernetan.
– 19:00. Briska txapelketa kultur etxean.
– 22:30. Eingo kantan eta dantzan taldeagaz poteoa eleizalden, tabernaz taberna.
Sukarrieta.
Azaroak 30, eguaztena.
– 12:00. Meza.
– 13:00. Hamaiketakoa.