Bermeoko Udal Kirol Patronatuak eskaintzen duen hileko kirol ekimenaren baitan,
ibilketa nordikoa landuko dute zapatuan. Hain zuzen ere,
hastapen ikastaroa izango dela azaldu dute. Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez,
hamabi urtetik gora dituzten herritarrek parte hartu ahalko dute zapatuko saioan.
Zenbait herritar Nordic Walking teknika ikasten. Argazkia: Bermeoko Udala
Hastapen ikastaroa
hiru ordukoa izango da:
10:00etatik 13:00etara, hain zuzen ere. Parte hartu gura duten horiek
aurretiaz izena eman beharko dute
Araneko kiroldegian. Azaldu dutenez, gehienez, 20 pertsonek parte hartu ahalko dute.
Joan den barikuan, azroaren 18an, Nordic Walking teknikari buruzko hastapen ikastaroa eskaini zuten, eta 15 lagunek parte hartu zuten. Parte hartzaileek egindako balorazioa “oso ona” izan zela adierazi dute Kirol Patronatutik.
Nahiz eta bere teknika askoz zabalagoa den, bastoien laguntzagaz egiten den martxa erregularra bezala da ezaguna ibilketa nordikoa. Berau praktikatzea “osasuntsua” dela diote Kirol Patronatutik; izan ere, “ahalmen kardiobaskularra hobetzen du, bizkarraren muskuluak indartzen ditu eta osteoporosia saihesten du”.