Lea-Artibaiko EH Bilduk bat egin du TMA-ko behargin ohiekin
Lea-Artibaiko EH Bilduk ere elkartasuna eta babesa adierazi die azaroaren 29an epaituko dituzten Etxebarrian zegoen TMA enpresako langile ohi biei, eta Markina-Xemeingo eta Etxebarriko udalek aho batez onartutako mozioekin bat egiten dutela jakitera em...
Akusazio partikularrari ere salaketa kendu eta langileei zor diena ordaintzea eskatzen diote.
Besteak beste, Fiskaltzak bi urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra eskatzen die langile ohi biei, eta akusazio partikularrak bost urte eta sei hileko kartzela zigorraz gain, kalteordainak. «TMAko langileak erresistentzia gune bat eraiki zuten beraien eskubideak defendatu eta beraien nominak, enplegua eta enpresaren ondasunak ez desagertzeko ahaleginak egin zituzten. Horregatik izango dira orain epaituak», esan dute.
Hori dela eta, azaroaren 27an, Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre lelopean Markina-Xemeinen egingo den manifestazioagaz bat egiten dutela esan dute, eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. «Soilik antolatzen den herriak lortuko ditu bere erronkak, lan eremuan aberastasuna bermatzeko eta kalean eredu jasangarri baten alde borrokotzeko».
Bestalde, TMA-ko behargin ohiek informazio eta atxikipen kanpainagaz jarraitzen dute. Horrela, gaur 19:00etan hitzaldia egongo da Markina-Xemeingo kultur aretoan, eta bihar Lekeition, ordu berean, Barandiaran aretoan.