J.C. Arriaga kontserbatoriokoek saioa eskainiko dute
EA // Herrijeri Emon Arnasa Kultur Taldearen eskutik, Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioko ikasleen emanaldia ikusi eta entzuteko aukera egongo da Ean, zapatuan. Agustin Bergara izango da saioaren koordinatzailea. Emanaldia 19:30ean hasiko d...
EA // Herrijeri Emon Arnasa Kultur Taldearen eskutik, Juan Crisostomo Arriaga Musika Kontserbatorioko ikasleen emanaldia ikusi eta entzuteko aukera egongo da Ean, zapatuan. Agustin Bergara izango da saioaren koordinatzailea. Emanaldia 19:30ean hasiko da, udal aretoan. Bertaratzen direnek Bilboko musika kontserbatorioko kideen sormenaz gozatzeko aukera ederra izango dute.