Ipuin, olerki eta kontakizun lehiaketara lanak aurkeztu daitezke
2016ko Ipuin, Olerki eta Kontakizun lehiaketa martxan da Mendexan. Euskal Herria gaiaren inguruko lanak egin behar dituzte aurten herritarrek, eta ipuin, olerki zein kontakizunak abenduaren 18a aurretik aurkeztu behar dituzte.Udaletxean uzteko edo Jone...
Udaletxean uzteko edo Jone Lakari emateko eskatu dute lehiaketaren antolatzaileek. Hala, lan mota guztiak kartazal handi batean sartuta aurkeztu behar direla jakitera eman dute. Lanak ezizen bategaz sinatu behar dituzte herritarrek, eta izen-abizenak gutunazal txiki batean zehaztu behar dituzte.
Ipuinak, olerkiak eta kontakizunak Mendexako euskaran, euskara batuan zein erdaraz idatzi ahal direla jakitera eman dute.
Lehiaketara aurkezturiko lan guztiekin liburuxka bat osatu, eta argitaratuko dute; gerora salgai jarriko dute.
Hain zuzen ere, idazlanak egileen baimenekin argitaratuko direla zehaztu dute.
Epaimahaikideek lan guztiak ondo aztertu ostean, abenduaren 25ean jakitera emango zeintzuk izan diren lehiaketara aurkeztutako lanik onenak. Egun horretan, 12:00etan elizan elkartuko dira.