Urdaibaiko Galtzagorriak Federazioak antolatuta, 19:00etan hasiko dute dokumentalaren emanaldia, Elai Alai aretoan. Proiekzioaren ostean, gainera, solasaldirako tartea ere egongo dela aurreratu dute antolatzaileek. Horretarako, proiektuaren zuzendari Mari Jose Barriola Baraibar egongo da bertaratutakoekin batera, Elai Alai aretoan bertan. Solasaldia bukatuta, mokadutxoak jateko aukera ere egongo da.
‘Gutik zura’ dokumentalaren logoa
Gutik Zura dokumentalaren helburu nagusia “basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanek iraganean izan duten, gaur egun duten eta etorkizunean izango duten balioa gizarteratzea da”. Horretarako, zenbait pertsonen bizi-esperientzia pertsonalak erabiliko dituzte, hainbat irudirekin batera.