Gurasoentzako hitzaldia emango dute bihar Iñigo Egiluz Aretoan
Gurasoentzako hitzaldia emango dute bihar Ispasterren, Familian parte hartzea beti da onuragarria izenburupean. 18:00etan elkartuta, ordubete inguruko saioa egingo dute Iñigo Egiluz aretoan. Etxadi talde psikologikoko Maialen Sanchezek gidatuko du ber...
Familia antolaketaz eta erantzukizun partekatuaz ariko da. Erantzukizun partekatuak familian zein norbanakoan bikotean zein seme-alabengan dituen onurak azalduko ditu.
Halaber, familia barruan komunikazioak duen garrantzia ere hizpide izango du Sanchezek. «Elkarrekiko errespetuzko eta konfiantzazko komunikazioa ezinbestekoa da. Eta familia edo talde moduan jardutea oso garrantzitsua da», zehaztu du Etxadiko kideak.