Euskara Eguneko danborradarako izen ematea zabalik dago
Ondarroako Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta, euskararen aldeko danborrada egingo da Euskararen Nazioarteko Egunean. Eta Euskarak batzen gaituelako lelopean euskararen alde danborra jotzera gonbidatu dituzte ondarrutarrak...
Entseguak, berriz, azaroaren 30ean, abenduaren 1ean eta 2an egingo dira, Zaldupe ikastetxeko aterpean, bi saiotan banatuta. Bata, 16:30etik 17:15era, eta bestea, 17:15etik 18:00etara.
Guk euskaraz, zuk zergatik ez eta Sautrela moduko kantei doinua danbor hotsek ipiniko diete, eta aurten, gainera, Imanol Urbieta gogoan, abesti berri bat ere estreinatuko dute, «berak euskarari eta euskal kulturari utzitako ondarea plazaratzeko asmoagaz».